XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gertaera horien alde zuzenak eta okerrak istudiatuaz atera du Maok zer ikasirik.

Mao, alderdiak ukan dezaken burokratizatzeko arriskuaz eta haren demokrazi arazoaz kontziente da.

Arazo hauen soluziobidea Leninentzat epurazioa zen, Stalinentzat berriz purga.

Maoren soluziobidea areago doa; honen ustez, pertsonak gainera alderdiaren barne-estruktura ber-bera aldatu behar da.

Burokratizaziotik ihesi nahi bada, alderdiaren bir-antolaketa konstantea behar da.

Pertsonen erruekin atera estruktura beraiek usteltzen joaten dira.

Langile klaseak agintea hartzean, Estatuaren aparatua hautsi behar du.

Leninentzat aparatu hau errepresiozkoa da batez ere, ideialogi aparatoaz susmu bat besterik ez zuen.

Maok berriz, errepresio aparatua ezezik ideialogi aparatua hautsi behar dela dio.

Lenin baitan intuizio dena, Maok teorizatu eginen du eta teorizazio honen azalpen praktikoa Txinako kultur iraultza dugu.

Bestalde, elkargoen problematikan, Maok Gramsciren ideia jarraitzen du.

Langile klasearen alderdia ez da beste klaseen alderdiekin aliatzen.

Alderdiak populuaren alderdia behar du izan eta aliantzak populuaren alderdiaren barne lortzen dira, honen zuzendaritzan hegemonia langile klaseak duelarik.

Beste Maoren eman ardurazkoa zuzendaritza metodoaz eta organizaketa arazoaz da.

Alderdi barruko eztabaidak Maoren aburuz bi motakoak izan daitezke; bata burges politika ala proletar politika jarraitze aldekoa eta bestea zuzen ala oker edo egia ala faltsuaren artekoa.

Bigarrengo eztabaida hauk populu barruko kontradizio edo ezbaiak dira.

Stalinentzat berriz eztabaida guztia burges politika zen eta soluziobidea ezaguna dugu: purga.

Populu barruko ezbaiak, Maoren ustez ez dira muturreko batzuk, labana edo fusilarekin erabakitzen. zentralismo demokratikoaren bidez baizik, hots diskuzio, arrazoinamendu, kritika eta autokritikaren bidez.

Eztabaida mota hauetan, batasun desiratik hasi behar da beti, zuzena ala okerraren arteko kritika eta burrukaren ondoren batasun berri batetara iristeko.

Azken finean Maorentzat zentralismo demokratikoa jendeari hitzegiten uztea besterik ez da.

Hau oso inportantea da, zeren demokraziarik gabe ez dago zentralizaziorik.

Alderdiak, linea politiko eta teoriko zuzen baten osatzeko, populuaren baitan azaltzen diren ideia eta asmo guztiak jaso behar ditu.

Populu baitako ideiak eta usteak jasotzea, alde-bakarkeriz eta partzialki egiten duen alderdiak zer linea teoriko eta politiko lort dezake? ez populu masari dagokiona noski.

Halatan, jendeari hitzegiten utzi behar zaio.

Horregatik demokrazia beharrezko da populu baitan.

Demokrazia populuarekiko eta diktatura haren etsaiarekiko.

Bi alde hauk, demokrazia eta diktatura, elkar loturik joan behar dute beti.

Probokatu eta lagundu egin behar zaio jendeari beren asmo eta usteak azaltzera.

Alderdiak, populu baitako ikuspuntuak sintetizatuko ditu, linea politiku konkretu batetan transformatuz gero berriro praktikara itzuliaz.

Proseso hau bir-berrituaz aberastu eta haziko dira bai pratika eta bai teoria.

Zergatik hainbeste garrantzi populu masen erranei?.

Oinarrizko zerbait erraterik ba ote du populuak?.

Bai, Maoren aburuz populuaren irizpideak ez dira guztiak okerrak, ideia zuzenak ere ba daude.

Alderdiak ideia zuzen hauk biltzen eta jasotzen jakin behar du.

Zentralismo demokratikoa ideia justuen zentralizazioa da.

Leninentzat, masen ideialogi espontaneo edo irizpide eta asmoak ez zuten balio haundirik, azken finean ideialogi burgesa besterik ez ziren.

Alderdia zer proletar ideialogi edo marxist zientziaren jaun eta jabe.

Horregatik masak alderdiak baino garrantzi guttiago zuen Leninentzat.

Ez da berdin gertatzen Mao baitan.